• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Nortzuk gara

Amurrioko talde musikal eta kulturalek zituzten beharrak ikusita sortu da Burubio Kultur Elkartea.
Elkartearen bitartez, talde kulturalek dituzten beharrak asetzea saiatuko da, hala nola entseguetarako lokalen beharrari irteera eman. 
Hau guztiaz aparte, elkarteak etorkizunean ekintza desberdinak antolatzeko ideia dauka.
Azpimarratu beharra dago elkartearen funtzionamendua era autogestionatuan eta inongo irabazi-asmo gabekoa izango dela. 
Hasteko, Burubio Kultur Elkarteak Amurrion kokatuta dauden Medialan lokalen kudeaketa bereganatu du, eta entsegu lokalak alokairuan jarri ditu. Bide batez, grabaketarako estudio eta telebista platoa ere alokairuan jarri ditu. Prezioak galdetzeko elkartearekin kontaktuan jarri beharra dago.