• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Burubio Kultur Elkarteak kontzertu eta emanaldietarako areto nagusi bat eskaintzen du. Aretoak 166 metro koadro ditu eta edozein elkarte edo norbanakorentzat alokagarria da, bertan edozein motatako dantzaldiak, kontzertuak, audio eta bideo grabaketak, etab. burutu daitezke eta.

Burubio Kultur Elkarteak, Sustraiak Records grabaketa estudio profesional bat eskaintzen du edozein taldek bere kantuak, EPak edota diskoak grabatu ditzan (bai Burubio Kultur Elkartean entsaiatzen duten taldeentzat, baita kanpoko taldeentzat ere).

Talde musikal edota kulturaleen entseguetarako zuzendutako eta prestatutako zortzi lokal ditu Burubio Kultur Elkarteak alokairuan. Entsegu lokal guztiek 19 eta 22 metro koadro bitarteko azalera daukate eta, guztiz isolatuta egoteaz gain, aire egokitua ere badute.