• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Datorren larunbatean, hilak 25, rock eta stoner gaua izango dugu Burubio Kultur Elkartearen eskenatokian, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Kokein taldeekin.

Alde batetik, Kokein boskote eibartarrak 2016 urtearen bukaeran argitaratutako euren azkenengo diskoa aurkeztuko digu, "Lurpekhariä".

Bestalde, Donostiatik Niña Coyote eta Chico Tornado stoner taldeak ere "Eate" azkenengo diskoa aurkeztuko du Burubion. Aurten Estatu Batuetan, Txilen edota Japonian birak egin ostean datozkigu Koldo Soret (Surfin Kaos) eta Ursula Strong (Las culebras, Zuloak).