• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Aiaraldeako Uluka taldea bere lehenengo diskoa izango dena Burubio Kultur Elkarteko Sustraiak Estudioetan grabatzen dago egun hauetan. Grabaketa Egoitz Palaciosen gidaritzapean eta zuzeneko formatuan burutzen ari da Izar Mendiguren, Irati Mendiguren, Garazi Abrisketa eta Iratxe Gorostizagak osatzen duten taldea. Diskoa 2017ko lehen hilabetetan argitaratzeko asmoa dauka Ulukak.

Dagoeneko Burubio Kultur Elkartearen kamisetak salgai ditugu. Erosi nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri edota gure egitarauaren edozein ekintzatan salgai ere topatu daitezke.

Datorren asteetan zehar, Burubio Kultur Elkarteak alokatzen dituen entsegu lokaletan entseatzen duten talde guztiek kantu bana grabatuko dute Sustraiak Estudioetan, Egoitz Palacios eta Juanki Burgosen gidaritzapean. Kantu hauekin guztiekin, Burubio Kultur Elkartearen I.Konpilaketa sortuko da, 2017aren hasieran salgai egongo dena 6€tan.

Orrialdea 6/6