• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Burubio Kultur Elkartetik helarazi nahi dizuegu Otsailaren 10ean Zea Maysek gurean emango duen kontzertuaren sarreren kopurua mugatua izango dela aforo osoa bete arte, eta sarrerak aurresalmentan jarriko direla salgai, konkretuki Urtarrilak 24, 26 eta 31 eta Otsailak 2, 7 eta 9, Burubio Kultur Elkartean bertan eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Aurresalmentako sarreren prezioa 6€koa izango da.

Aiaraldeako Uluka taldea bere lehenengo diskoa izango dena Burubio Kultur Elkarteko Sustraiak Estudioetan grabatzen dago egun hauetan. Grabaketa Egoitz Palaciosen gidaritzapean eta zuzeneko formatuan burutzen ari da Izar Mendiguren, Irati Mendiguren, Garazi Abrisketa eta Iratxe Gorostizagak osatzen duten taldea. Diskoa 2017ko lehen hilabetetan argitaratzeko asmoa dauka Ulukak.

Dagoeneko Burubio Kultur Elkartearen kamisetak salgai ditugu. Erosi nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri edota gure egitarauaren edozein ekintzatan salgai ere topatu daitezke.