• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Ostiral honetan, Otsailak 3, gaueko 22:30etatik aurrera, Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvador izango ditugu gurean. Anari abeslari Azkoitiarra "Epilogo Bat" bere azkenengo EPa aurkeztuko du Burubio Kultur Elkartean. Bestalde, Xabi Basterra laudioarra Iskander Vesga saxofoilariarekin batera izango dugu eta, besteak beste Skakeitan taldean murgilduta dagoen Olatz Salvador donostiarrak ere bere kantuak aurkeztuko dizkigu.

2015eko Abenduaren 27an Soutomaiorreko (Galiza) Balmog eta aiaraldeako Nakkiga taldeek Burubio Kultur Elkartean grabatutako zuzenekoa Otsailaren 18an argitaratuko da. Egun horretan, kassettearen argitalpena ospatzeko, Burubio Kultur Elkartean bertan kontzertu bat burutuko da. Bertan, Valladolideko Atrabilis eta Bilboko Sönambula taldeak arituko dira Nakkigarekin batera. Kontzertuko sarreren prezioa 5€koa izango da eta kassetteak eta Arghura zine aldizkariaren 15.alea ere egunean bertan salduko dira.

Datorren Otsailaren 10ean Zea Maysek Burubio Kultur Elkartean emango duen kontzertuaren sarreren salmenta oso arin doa eta salmentaren lehenengo jardunaldian sarreren erdia baino gehiago saldu da jadanik. Gogoratu sarrerak Burubio Kultur Elkartean bertan 6€tan salduko direla hurrengo Urtarrilaren 26an, eta 31an, eta Otsailaren 2an, 7an eta 9an.

Burubio Kultur Elkarteak gogorarazi nahi dizue Otsailaren 10ean Zea Maysek gurean emango duen kontzerturako sarrerak bihartik aurrera egongo direla salgai Burubio Kultur Elkartean bertan.

Sarreren kopurua mugatua izango da aretoaren aforoa bete arte eta, horregatik, sarrerak aurresalmentan salduko dira datozen Urtarrilaren 24an, 26an eta 31an, eta Otsailaren 2an, 7an eta 9an, beti arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.

Sarreren prezioa 6€koa izango da.

Datorren Urtarrilak 28, Larunbata, Haroko RDT taldeak bere 25. Urteurrena ospatzeko DVDa grabatuko du Burubio Kultur Elkartean. RDT taldearekin batera, Etnia metal taldea ere arituko da. Gogoratu beharra dago sarrera doanekoa izango dela eta aretoak 21:30etan irekiko dituela bere ateak.