• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Ostiral honeta, Martxoak 10, rock gau ikaragarria izango dugu Burubio Kultur Elkartean gaueko 22:00etatik aurrera. Alde batetik, Durangotik Mocker's rock hirukotea datorkigu. Bestalde, durangarrekin batera, Arrigorriagako Fetitxe taldea izango dugu Burubion bigarren aldiz. Kasu honetan, Arrigokoek euren "Distantzien artean" azkenengo diskoa aurkeztuko digute. Amaitzeko, Arrigorriagatik ere, Highlights taldeak Burubio Kultur Elkarteko eskenatokia lehertuko du, euren "Shine On" lehenengo LPa aurkeztuz.

Gaur, Otsailak 10, gaueko 23:00etatik aurrera, Zea Mays taldeak "Harro" bere disko berria aurkeztuko du Burubio Kultur Elkartean. Errekaldeko taldea lehendabizikoz igoko da Burubio Kultur Elkarteko eskenatokira eta emanaldirako sarrera guztiak duela aste bete agortu ziren jadanik. Azkenik, komentatu beharra dago kontzerturako gaueko 22:00etan irekiko dituela ateak Burubiok.