• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Gaur, Abenduak 14, Eraso!, Fetitxe eta Free The Wheel Burubio Kultur Elkartean!

Gaur gauean, Eraso!, Fetitxe eta Free The Wheel taldeak arituko dira Burubio Kultur Elkarteko taulagainean. Hasteko, Free The Wheel stoner rock taldeak epe luze batean emango duen azkenengo kontzertua izango da gaurkoa. Bestalde, Arrigorriaga eta Zaratamoko Fetitxe taldeak bere azkenengo lana aurkeztuko du Burubion, Polyhedron izenburukoa. Azkenik, Eraso! talde zarauztarrak bigarrenez zapalduko du Burubio Kultur Elkarteko eszenatokia, oraingoan bere Inoren Lurretan lan berria aurkezteko asmoz.