Alde batetik, Iparraldeko Willis Drummond rock taldea izango dugu gurean. 2017an euren azkenengo diskoa kaleratu ('Tabula Rasa' izenburukoa) eta Japoniatik bira egin ostean datozkigu Felix Buff (bateria), Xan Bidegain (baxua) eta Jurgi Ekiza (kitarra, ahotsa) euren hirukote formatua estreinatzera.
Bestalde, Mocker's talde gazte durangarra ere 'Beats of Freedom' bere azkenengo lana aurkeztera datozkigu Burubiora, Hard Rocka, Bluesa eta Rock psikodelikoa euren estiloaren oinarriak direlarik. Jonek, Asierrek eta Ritxik, Euskal Herriko rockaren etorkizuna euren eskuetan daukate.