• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Moonshine Wagon eta Mud Candies taldeek Burubio Kultur Elkartea folk eta bluegrass kolpeka astinduko dute

Ostiral honetan, hilak 23, Moonshine Wagon eta Mud Candies taldeak izango ditugu Burubio Kultur Elkartean.

Goiatz Dutto laudioarraren taldea laukote formatuan datorkigu oraingoan, 2017. urtean argitaratutako euren azkenenego lana aurkezteko asmoz, 'Porca Miseria' izenburukoa. Goiatz, Mud Candies taldeko Victor, Iñigo eta Willen laguntzarekin batera sortu du formazio berria, hauek izango baitira orain kontrabaxuan, kitarran eta baterian Moonshine Wagonen kantuak apainduko dituztenak. Moonshine Wagonek bigarrenez zapalduko du Burubio Kultur Elkarteko eskenatokia, aurreko urtean hankaz gora jarri baitzuten eta oraingoan, nola ez, errepikatzeko asmoz datoz.

Bestalde, Mud Candies talde bilbotarrak euren country eta bluegrass dosia ekarriko digu oraingoan. Kasu honetan, Mud Candies taldean Victorrek, Iñigok eta Willek Xandra de la Vegaren ahots ederra daukate bidaikide eta izugarria izan daiteken gau bat borobiltzera datozkigu Burubiora.