• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Datorren Otsailaren 17an, Skunk D.F. metal talde madrildar historikoa Sealed Room taldearekin batera pasako da Burubio Kultur Elkartetik

Burubio Kultur Elkarteak pixkanaka-pixkanaka bere muga musikalak irekitzen doa eta horren adierazgarri izango da datorren Otsailak 17 Skunk.D.F. metal talde madrildar historikoak Sealed Room talde bizkaitarrarekin batera emango duen kontzertua.

2016 urtean Maldito Records zigiluaren sinadurapean argitaratutako euren azkenengo lana aurkezten, "Pigmalión" izenburukoa, Skunk D.F. taldeak "Pigmalión Tour 2018" biraren baitan egingo du geldiunea Burubion. Bira honek, besteak beste, Segovia, Almeria, Murcia, Kanaria Handia eta Bartzelona bezalako estatu mailako hiriak ere zapalduko ditu.

Pepe Arriolsek, David Ramosek, Xavi Igualek, Germán Gonzalezek eta Eduardo Brenesek Burubio Kultur Elkarteko eskenatokia lehenengo aldiz suntsituko dute.

Bestalde, Sealed Room metal taldea Gernika eta Bermeo bitartean sortu zen 2000 urtean eta Iñigoren ahotsek, Daviden baxuak, Mikelen kitarrek eta Txemaren bateriak osatzen dute. Oraingoan, Xanperen gidaritzapean Koba Estudioetan grabatutako "Obsero" izenburuko euren azkenengo lana aurkeztera datoz Burubio Kultur Elkartera.