• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Larunbat honetan, Urtarrilak 27, Bultz eta The Friday's Crew Burubio Kultur Elkartean

Larunbat honetan, hilak 27, Bultz eta The Friday's Crew taldeak izango ditugu Burubio Kultur Elkarteko oholtza gainean.

Iheskide, Pixontxis eta Kruders bezalako taldeen erraietatik sortutako proiektua daukagu Bultz. Abadiño eta Elorrio bitartean eman zituzten Xaguk, Ibaikok, Txibillok eta Liherrek 2016 urtean Punk Rock proiektu honen lehenengo pausuak.

Orain, Burubion euren lehenengo diskoa aurkeztuko digute, 'Erraiak'.

Bestalde, The Friday's Crew talde azpeitiarrak 2005 urtean eman zituen bere lehenengo urratsak. eta oraingoan disko berria dakar besapean Burubio Kultur Elkartera, 'Harresien Gainetik' izenburukoa. Markesak, Labakak, Harrik, Kustok eta Iosuk osatzen duten boskoteak ere Punk Rock estiloa jorratzen du, eskenatokian energia guztia uzten dutelarik.