• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Irailean bueltan gatoz

Udako oporren ostean, Burubio Kultur Elkarteak bere betiko martxa berreskuratu eta egitarau berria aurkezten du hilabete honetarako. Hurrengo hilabetetako egitaraua zehazten doan bitartean, Irailean bi kontzertu eskeiniko ditu Burubiok, konkretuki hilak 17 eta 30ean. Irailaren 17an, Amurrioko Artzai Egunaren ospakizunaren osterako Akerbeltz erromeria Bizkaitarraren kontzertua prestatu du gure elkarteak. Bestalde, Irailaren 30ean, Nakkiga black metal talde amurrioarrari Rimruna talde alemaniarrara batu zaio kartelera, oso metal gau potentea osatuz.