• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Udako oporren ostean, Burubio Kultur Elkarteak bere betiko martxa berreskuratu eta egitarau berria aurkezten du hilabete honetarako. Hurrengo hilabetetako egitaraua zehazten doan bitartean, Irailean bi kontzertu eskeiniko ditu Burubiok, konkretuki hilak 17 eta 30ean. Irailaren 17an, Amurrioko Artzai Egunaren ospakizunaren osterako Akerbeltz erromeria Bizkaitarraren kontzertua prestatu du gure elkarteak. Bestalde, Irailaren 30ean, Nakkiga black metal talde amurrioarrari Rimruna talde alemaniarrara batu zaio kartelera, oso metal gau potentea osatuz.

Larunbat honetan, Ekainak 3, Childrain metal talde gasteiztarrak bere energia guztia deskargatuko du Burubio Kultur Elkartearen eskenatokian "Matheria Tour" izeneko biraren baitan. Aurretik, 21:30etatik aurrera, Agian talde laudioarrak emanaldiari hasiera emango dio eta, jarraian The Descent talde Bilbotarra ere Burubio Kultur Elkarteko eskenatokia metal doinuez zipriztinduko du.

2006 urtean utzi zituen Pi.L.T. talde euskaldunak eskenatokiak eta, hamar urteren bueltan, sei kontzertu emateko berriro elkartzea erabaki du Aitor Abiok (teklatuak), Xanpek (bateria), David Gonzalezek (baxua eta kitarrak), Txarlie Solanok (baxua eta kitarrak) eta Rafa Ruedak (kitarra eta ahotsak) osatzen duten taldeak.

Iragan ostiralean, Maiatzak 5, ekin zion estreinaldiari taldeak Bilboko Kafe Antzokian eta bira osoari ekin baino lehen, Burubio Kultur Elkartea hautatu zuten euren kontzertuen frogak egiteko lekutzat. Izugarrizko ohorea gure elkartearentzat.

Hona hemen egun horietako argazki sorta bat. Pi.L.T. (2017/05/04)

Orrialdea 1/6